XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orain denen artean ahoz komenta dezagun olerki zoragarri hau, geuregan sortu duen inpresioa azalduz.

Olerkiaren mamia berregin dezagun hitz, adjetibo, konparazio, metafora etab. berriak erabiliz (hau dena ahoz).

Ona litzateke grabaketa egokiren batzuk gelan entzutea.

2. IRAKURKETA - IDAZKETA.

Narrazioa.

Narrazioaren elementuak.

Orain arte narrazioak zein estruktura duen ikusi duzu, hau da, ekintzak nola sailkatzen ditugun: hasiera, muina edo korapiloa eta bukaera.

Narrazioetan oso kontutan izan behar ditugu elementu hauek: - giroa: ekintzak non eta noiz gertatzen diren.

- pertsonaiak (parte hartzen duten pertsonaiak).

- elkarrizketak (pertsonaien arteko elkarrizketak).

- ekintzak (gertatzen diren ekintzak).

- narratzailea (historiaren kontalaria).

Orain Galduta izeneko testua aztertuko dugu bere elementu guztiak miatuz.

Ireki ZIPRISTIN 7 liburua 13. orrialdean eta irakurri zati bikain hau.

Giroa.

- Non gertatzen da istorio hau? Zein girotan? Arrazoitu.

- Noiz gertatzen da ekintza nagusia?.

- Zein epetan betetzen da narrazioa?.

Pertsonaiak.

- Nor da pertsonaia nagusia?.

- Pertsonaia gehiago ba al dago?.

- Ekintzak betetzen dituzte ala aipamenaz ezagutzen ditugu?.

- Zure ustez, nolakoa da pertsonaia nagusi hori?.

Elkarrizketak.

- Elkarrizketak bizitasuna ematen dio narrazioari.

Pertsonaien izakera, pentsakera, etabar elkarrizketetan argi ikus dezakegu.

- Irakurgai honetan, Galduta izenekoan, oso elkarrizketa gutxi dago.

Zein momentutan agertzen da? Nolako egoera agertzen digu: lasaitasuna, konfiantza, larritasuna...?.

- Elkarrizketa gutxi baldin badago ere, badirudi pertsonaia nagusia hizketan ari dela.

Norekin? Nola deritzogu hizketan aritzeko mota honi?.